martes, 30 de diciembre de 2008

Zer da eta zertarako?

Teknologia berriak gorakadan dauden garai hauetan, eremu honek ematen dituen baliabide guztiak aprobetxatu nahi ditugu.

Sortu berri dugun espazio honen bitartez, hezkuntzaren inguruan dauden informazio guztiak eta informazio interesgarriak elkarbanatzeko aukera dugu. Etorkizunean, teknologia berri hauek, funtsezko baliabide bihurtuko dira eskoletan, beraz gure ikasleei ezagutaraztera eman beharko dizkiegu.



Bestalde, azkeneko hamarkadan asko eta asko entzun dugu kalitateri buruz. Kalitatea hezkuntza mundura ere heldu da eta eskola askok dute kalitatea euren erronka nagusi bezala. Espazio honek beraz, hezkuntza eta kalitatearen inguruko informazio eta interes ezberdinak batuko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario