lunes, 31 de agosto de 2009

Arauketarako erakunde nagusiak


Espainiako estatuan:
AENOR (Arauketa ziurtapenerako espainiar erakundea).
UNE arauak
Espainiar estatuko arauketa. UNE arauen prestakuntza
Nazioarteko arauketa erakundeetan eskuhartzea eragin.
Europan:
CEN (Arauketarako europar batzordea)
EN arauak
Europar batasuneko partaideak eta truke libreko europar elkarteko estatuak.
EN arau europarrak prestatu.
Bere arauak, partaide den estatu bakoitzak osoro onartu behar ditu.
Nazioartean:
ISO (Estandardizaziorako nazioarteko erakundea)
ISO arauak
Estatuetako erakundeen munduko federazioa.
73 estatu mendebaldeko euaropakoak, amerikar kontinente zati handi eta beste batzuek.
ISO arauak apurka-apurka orokortzeaz, geroz eta gehiago bihurtzen ditu ezinbesteko baldintza merkatu askotan.

Kalitatearen ziurtapena







Kalitatearen ziurtapena, produktu edo zerbitzu batek kalitateaz dituen betebeharrak asebeteko dituenaz behar adinako konfidantza emateko beharrezkoak diren ekintza planifikatu eta sistematikoen multzoa da.
Kalitatearen ziurtapena produktu edo zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko sistema da.

Kalitate-ziurtapeneko sistemaren elementuak:
Estrategia:olitika planifikatu, egikaritu eta kontrolatzeko antolakuntza-egituraren ezarpena.
Harremanak: Produktu edo Erakundearen politika eta kalitate-helburuen definizioa.
Egitura: Kalitate-zerbitzuaren kalitatean eragina duten pertsona esparru funtzional edo sailen arteko erantzukizun, aginte era harremanen definizioak.
Baliabideak: Kalitatea zirutatzeko funtzioak garatzeko giza baliabide, baliabide ekonomiko eta ekipamenduzkoen izendapena.
Dokumentuak: Produktuaren kalitatearen eragina duten ekintzak, sistemak, egiturak eta harremanak deskribitu, kontrolatu eta aldatzeko aukera emango duen dokumentazio-sistema bat ezartzea.

Arauketa, ziurtapena eta kreditazioa:
Arauketa: Nagusiki zientzia, teknologia eta ekonomiaren arloetan garatzen diren erabilpen errepikatuentzat eta kontestu jakin batean harik eta ordenamendurik onena lortzeko irtenbideak eskaintzen dituen iharduera da.
Ziurtapena: Prozedura honen bitartez, erakunde batek, hirugarren alde gisa, idatziz ziurtatzen du, alegia, produktu, prozesu edo zerbitzu bat, betebehar batzuekiko adosa dela. Adibidez: AENOR, Bureau Veritas, Lloyd´s Register, SGS les Ibérica, TÜV Hannover...
Kreditazioa: Prozedura honen bitartez, erakunde batek, bere agintaritza erabiliz, aitortu egiten formalki, beste erakunde bat eskuduna dela, iharduera jakin batzuek egiteko.

Kalitatean hiru faktore: Funtzionaltasuna, efikazia eta efizientzia

Hezkuntzaren kalitatea definitzeko hiru faktore bereizten ditugu: funtzionaltasuna, efikazia eta efizientzia. Ondoren hiru faktore hauek argituko ditugu.
Funtzionaltasuna: Sistemaren xede eta emaitzen arteko koherentzia bezala defini daiteke. Hots, hezkuntza sistema baten xedea komunitatearen eskakizunei erantzutea da. Beraz, funtzionaltasuna ikastetxeak gizarte textuinguruaren exigentziei erantzuteko eta egokitzeko gaitasuna bezala interpreta daiteke.
Efikazia: Ikastetxe batek aurrikusi dituen helburu eta emaitzen arteko koherentzia bezala defini daiteke. Alegia, helburuak erdiesteko gaitasuna da efikazia.
Efizientzia honela defini daiteke: emaitzak eta hauexek erdiesteko inbertitu diren prozesu eta baliabideak, elkarren artean duten koherentzia. Hau da, ikastetxe batek bere helburuak lortzeko inbertitzen dituen prozesu eta baliabideak adierazten digute honen efizientzia.

domingo, 9 de agosto de 2009

EUSKALITen Kalitaterako Gidak

Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Kalitaterako Gida ezberdin batzuk eskaintzen dizkigu. Hona hemen horietako batzuk:

Erabateko Kalitatea.
Prozesu Kudeaketa.