miércoles, 24 de junio de 2009

OCDE. Kalitatezko hezkuntza

OCDE-k (1995) Kalitatezko hezkuntza honelakoa dela dio: "gazte guztiek ezagueren eskuratzea lortzean, trebetasun edukierak eta bizi heldurako beharrezko jarrerak lortzean ematen dena da.


ANECA-k bere eginkizuna, programa ezberdinen bitartez bideratzen du.

Irakaskuntza eta instituzioak ebaluatzeko programak:
Irakaslegoa ebaluatzeko programak:

Beste programa batzuk:

  • Akreditazio programa.
  • Ebaluazio instituzionalerako programa.

ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación )

ANECA estatu mailako fundazio bat da. Bere helburu nagusia, goi mailako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea da. Horretarako irakaslegoaren eta instituzio ezberdinen ebaluazio, ziurtagiri eta akreditazioak egiten ditu.

ANECA-k bere eginkizuna, programa ezberdinen bitartez bideratzen du.

jueves, 18 de junio de 2009

UNIQUALek ebaluatutako unibertsitateak

ANECAren (Agencia nacional de evaluación de la calidad y acreditación) informe batek dioenez, Euskal Herrian UNIQUALek ebaluatutako unibertsitateak ondoko hauek dira:

EHU: Donostiako erizaintza eskola
EHU: Mehatzen eta herri lanen Ingenieritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: Giza Zientzien Fakultatea
MONDRAGON UNIBERTSITATEA: HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

UNIQUAL. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia

Uniqual, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sortu da legez eta bere zeregina Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea etengabe hobetuko dela bermatzea da, Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruan ereferentea izateko.

Eginkizunak
Uniqualen helburua euskal unibertsitate-sistemaren barruan eta nazioarteko europar-esparrua kontuan izanik, kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea da.
Uniquali dagokio:

  • Jarduera eta programen kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea, eta ikasketa-planen kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea horiek onartu edo aldatu baino lehen. Unibertsitate publikorako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko haien merezimenduak aztertzen dituzten
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako txostenak igortzea.
  • Irakasle lektoreak kontratatzeko eta publikoak ez diren unibertsitateetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa- jarduerak ebaluatzeko beharrezkoak diren txostenak igortzea. Irakaskuntza-, ikerkuntza- eta kudeaketa- arloko merezimenduak ebaluatzea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainsari osagarriak esleitzeari begira.
  • Irakasleen (funtzionario eta kontratatuak) banakako merezimenduak balioestea, euskara unibertsitateko jarduera guztietan modu eraginkorrean sartzeko egindako jardueretan, batez ere, irakaskuntzako materialak prestatzea eta kudeatzeari, ikerketa-jarduera eta glosategi espezializatuak zabaltzeari eta gizarteari ezagutarazteari dagozkionak.
  • Ikerketaren kalitatea ebaluatzea.
  • Mondragon Unibertsitatea eta Kalitatea

    Mondragon Unibertsitatearen Plan Estrategikoaren barnean, hezkuntza kalitateari garrantzi handia ematen zaio.
    Bere planaren barnean bere eginkizun nagusiena, kalitatezko hezkuntza integrala garatzea da.
    Ezagutza tekniko eta zientifikoa eskaintzeaz gain, lanerako beharrezkoak diren gaitasunak eta esperientzia kooperatiboari dagozkion balioak garatu nahi ditu ikasleengan.


    Deustuko Unibertsitatearen Plan estrategikoa: Kalitatea helburu


    Deustuko Unibertsitateak bere 2010eko Plan estrategikoan, bere ildo estrategikoen artean, Ikas-irakaskuntzaren kalitatea nabarmen hobetzea du.

    Kalitatea eta Unibertsitatea. EHU

    KALITATEAREN KUDEAKETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN
    Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat aldiz frogatu du bere zerbitzuen kalitatea hobetzeko duen interesa. Titulazio askok parte hartu duten unibertsitateetan Kalitate Ebaluazioaren Plan Nazionalak sartzearekin, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzaren laguntzarekin, egin den esfortzua horren adibide garbi bat da.

    Kalitate Katedra, gaur egun Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzaren menpean dago. Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetza 1997 hasieran sortu zen Gipuzkoako XXI Foroa eta UPV/EHUren arteko hitzarmen baten bidez. Hitzarmen horren helburua zen ideien lokomotora bat izatea eta Unibertsitatean Kalitatearen Kudeaketan filosofia eta metodologia bat hartzea prozesua bultzatzeko.