jueves, 18 de junio de 2009

UNIQUAL. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia

Uniqual, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sortu da legez eta bere zeregina Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea etengabe hobetuko dela bermatzea da, Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruan ereferentea izateko.

Eginkizunak
Uniqualen helburua euskal unibertsitate-sistemaren barruan eta nazioarteko europar-esparrua kontuan izanik, kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea da.
Uniquali dagokio:

  • Jarduera eta programen kalitatea ebaluatzea, egiaztatzea eta ziurtatzea, eta ikasketa-planen kalitatea ebaluatzea eta egiaztatzea horiek onartu edo aldatu baino lehen. Unibertsitate publikorako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko haien merezimenduak aztertzen dituzten
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako txostenak igortzea.
  • Irakasle lektoreak kontratatzeko eta publikoak ez diren unibertsitateetako irakasleen irakaskuntza- eta ikerketa- jarduerak ebaluatzeko beharrezkoak diren txostenak igortzea. Irakaskuntza-, ikerkuntza- eta kudeaketa- arloko merezimenduak ebaluatzea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainsari osagarriak esleitzeari begira.
  • Irakasleen (funtzionario eta kontratatuak) banakako merezimenduak balioestea, euskara unibertsitateko jarduera guztietan modu eraginkorrean sartzeko egindako jardueretan, batez ere, irakaskuntzako materialak prestatzea eta kudeatzeari, ikerketa-jarduera eta glosategi espezializatuak zabaltzeari eta gizarteari ezagutarazteari dagozkionak.
  • Ikerketaren kalitatea ebaluatzea.
  • No hay comentarios:

    Publicar un comentario