martes, 1 de septiembre de 2009

Erabateko kalitatea: Kultura, teknika eta kudeaketa

Kalitatearen oinarrizko hiruaspektuak, kultura, teknika eta kudeaketa dira.
Kultura: Bezeroaren itxarpenak asebte erakunde guztian zeharreko prozesu-hobekuntzen bidez, bazterketak edo berriro lantzeak baztertuz.
Bezeroarenak, zerbitzuaren hartzaile denez eta atsegina emateko balioa eranstearren.
Prozesuarenak, prozesuari emaitzekiko balioa eranstearren, zergaitia edo kausa ondorioarekiko indartzeko.
Hobekuntzakoak, iharduera eta prozesu guztiak hobetuak izan daitezkeelako.

Kudeaketa: Aitzindaritza, eginkizuna eta kudeaketa partehartzailea, etengabeko hobekuntzara bideratuak, erantzukizun eta ardurak banatuz, konfidantza emanez eta pertsonalari asebetasuna emanez.
Aintzindaritzaren birbalioketa, erakundea aurrez markatutako bidean mantentzeko gaitasun moduan ulertuta.
Zereginarena, bide horren definizio moduan, Erakundearen izateko arrazoiarena alegia.
Pertsonena, erakundearen etengabeko hobekuntzan egindako ahaleginaren protagonista gisa.
Kudeaketa partehartzailezko ereduena, ikara ezabatu eta parte ihardule eta aitortu moduan sentitzeko aukera ematen baitu.
Halaber bistako kudeaketarena, egiten dena eta hobetzen dena ikusteko aukera ematen du.
Teknika: Taldelana, datu eta adierazleetatik abiatuta, kalitatearen kudeaketako erremintak erabiliz egina.
Kalitate-erramintak, prozesuak eta arazoak aztertzeko erabilgarriak, datuetatik abiatu, zergaitiak edo kasuak identifikatu,lehentasunak, ezarri eta konponbideak definitzeko.
Hobenkuntza-proiektu zehatz eta soilak abiarazteko.
Hobekuntza-taldeetan oinarritua.
Autoebaluazioarako eta ziurtapenerako erreferentzi ereduak.

Erabateko kalitatearen ereduak hartzen dituen elementuak:
Ondoren jasotzen ditugu kalitatearen kudeaketa ereduak hartzen dituzten elementu batzuek,besteak ere kontsidera daitezkeela kendu gabe.
Oinarrizko elementuak: Bezeroa, prozesua, zeregina, pertsonala, erremintak, hobekuntza, ziurtapena, autoebaluazioa, lantaldeak, zeregina eta ikuspegia, pertsonaren kalitatea eta aintzindaritza.
Beste elementu batzuk: Kudeaketa partehartzailea, beldurra ezabatzea, bistako kudeaketa, datu eta adierazleak, kausak, lehentasunak eta emaitzak

No hay comentarios:

Publicar un comentario