lunes, 31 de agosto de 2009

Kalitatearen ziurtapena







Kalitatearen ziurtapena, produktu edo zerbitzu batek kalitateaz dituen betebeharrak asebeteko dituenaz behar adinako konfidantza emateko beharrezkoak diren ekintza planifikatu eta sistematikoen multzoa da.
Kalitatearen ziurtapena produktu edo zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko sistema da.

Kalitate-ziurtapeneko sistemaren elementuak:
Estrategia:olitika planifikatu, egikaritu eta kontrolatzeko antolakuntza-egituraren ezarpena.
Harremanak: Produktu edo Erakundearen politika eta kalitate-helburuen definizioa.
Egitura: Kalitate-zerbitzuaren kalitatean eragina duten pertsona esparru funtzional edo sailen arteko erantzukizun, aginte era harremanen definizioak.
Baliabideak: Kalitatea zirutatzeko funtzioak garatzeko giza baliabide, baliabide ekonomiko eta ekipamenduzkoen izendapena.
Dokumentuak: Produktuaren kalitatearen eragina duten ekintzak, sistemak, egiturak eta harremanak deskribitu, kontrolatu eta aldatzeko aukera emango duen dokumentazio-sistema bat ezartzea.

Arauketa, ziurtapena eta kreditazioa:
Arauketa: Nagusiki zientzia, teknologia eta ekonomiaren arloetan garatzen diren erabilpen errepikatuentzat eta kontestu jakin batean harik eta ordenamendurik onena lortzeko irtenbideak eskaintzen dituen iharduera da.
Ziurtapena: Prozedura honen bitartez, erakunde batek, hirugarren alde gisa, idatziz ziurtatzen du, alegia, produktu, prozesu edo zerbitzu bat, betebehar batzuekiko adosa dela. Adibidez: AENOR, Bureau Veritas, Lloyd´s Register, SGS les Ibérica, TÜV Hannover...
Kreditazioa: Prozedura honen bitartez, erakunde batek, bere agintaritza erabiliz, aitortu egiten formalki, beste erakunde bat eskuduna dela, iharduera jakin batzuek egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario