lunes, 31 de agosto de 2009

Kalitatean hiru faktore: Funtzionaltasuna, efikazia eta efizientzia

Hezkuntzaren kalitatea definitzeko hiru faktore bereizten ditugu: funtzionaltasuna, efikazia eta efizientzia. Ondoren hiru faktore hauek argituko ditugu.
Funtzionaltasuna: Sistemaren xede eta emaitzen arteko koherentzia bezala defini daiteke. Hots, hezkuntza sistema baten xedea komunitatearen eskakizunei erantzutea da. Beraz, funtzionaltasuna ikastetxeak gizarte textuinguruaren exigentziei erantzuteko eta egokitzeko gaitasuna bezala interpreta daiteke.
Efikazia: Ikastetxe batek aurrikusi dituen helburu eta emaitzen arteko koherentzia bezala defini daiteke. Alegia, helburuak erdiesteko gaitasuna da efikazia.
Efizientzia honela defini daiteke: emaitzak eta hauexek erdiesteko inbertitu diren prozesu eta baliabideak, elkarren artean duten koherentzia. Hau da, ikastetxe batek bere helburuak lortzeko inbertitzen dituen prozesu eta baliabideak adierazten digute honen efizientzia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario