Kalitatean erabiltzen diren erreminta nagusienak hurrengo hauek dira:
Ideia-jasa
Kidetasun-diagrama: Emandako ideien kidetasunean oinarrituta bildutako informazioa (ideiak, iritziak, esperientziak, etab.) antolatu eta mailakatzeko erabiltzen da. Prozesu "sortzailea" da logikoa baino gehiago.
Harreman diagrama: Emandako ideiak berrikusteko erabiltzen da. Kausa eta ondorioaren norabide anitzeko harremanak ezartzeko prozesu logikoa da.
Fluxu-diagrama: Prozesuaren pausoak eta hauek ematen diren sekuentziaren arabera, elkarren artean harremanetan jartzeko modua erakusten du.
Pareto-ren diagrama: Arazo bateko faktore desberdinek duten garrantzia ordenatuta azaltzen du eta horrek "nahitaezko-gutxien" inguruan lehentasunak ezartzeko balio du.
Kausa-ondorio diagrama: Ondorio batera bultzatzen duten kausak ordentuta aurkezteko balio du.
Garapen-diagrama: Aldagai batek denborarekiko duen joera azaltzeko erabiltzen da.

Hauetatik Fluxu-diagrama erabilienetarikoa dugu:
Fluxu diagrama zera da, prozesu bateko urrats guztiak eta urrats horiek beren artean dituzten erlazioak grafikoki irudikatzen dituen diagrama.
Erreminta hau, produktuak edo zerbitzuak jarraitzen duen egungo ibilbidea eta ibilbide egokiena identifikatu beharra dagoenean erabil daiteke, prozesuko zein arlo hobe daitezkeen identifikatzeko.
Fluxu-diagrama edozein iharduerari aplika dakioke, izan ere, erreminta erabilgarria baita prozesuko urrats desberdinak alkarren artean nola erlazionatzen diren aztertzeko.
Diagrama honek, iharduerak irudikatu behar ditu (urratsak, eginkizunak, eragiketak, erabakiak, ekintzak, etab.) geratzen duten sekuentzia edo ordena jarraituz. Diagrama honen erabilerak, osotasunezko ikuspegia eskaintzen du eta horrek ondorengoetarako aukera ematen digu:
-Hobekuntza aukerak identifikatu.
-Zerikusia duten esparruak identifikatu.
-Lan prozesuak hobetu.
-Proiektuak garatu.
-Urratsak ez emateagatik, definizio gabeziengatik, etab. sor daitezkeen arazo-iturri ahalak aurkitu.
Fluxu-diagrama edozein esparruri dakioke: produkzio-prozesuei, administrazio-prozesuei, irakaskuntza-prozesuei, etab. aplika dakioke.